Gelan komentatu nizuen bezala, posible da gabonetan egin beharreko lana posta elektronikoz bidaltzea. Horretarako egin klik ondorengo estekaren gainean eta pausu guztiak azaltzen dituen aurkezpena ikus ezazue. Nola erantsi artxibo bat gmaileko mezu batean Hori bai, kontuan izan zuek egindako bakarkako lana gelan taldeko lan bihurtuko dela eta beraz, lanaren kopia bat edo zirriborro bat eraman beharko duzuela gelara, lanean bildutako informazioa zuen taldekideei azaldu beharko diezue eta!
Gelan, binaka egindako lanetan,munduko ingurune naturaletako landaredia deskribatu behar izan duzue. Baina, gai al zarete, deskribatutakoa identifikatzeko? Irudiaren gainean klik eginez, paisaia natural desberdinen argazkiak aurkituko dituzue. Irudiak ikusiz, errazagoa egingo zaizue, tundra, taiga, oihan tropikala... identifikatzea eta desberdintzea.
Gabonetan egin behar duzuen lanean, climatic.educaplus.org webgunean, bakoitzari tokatu zaizuen hiriko datu klimatikoak bilatu behar dituzue. Arazorik izan ez dezazuen, hemen bialtzen dizuet datuak nola bilatu azaltzen duen aurkezpen bat. Eman beharreko pauso guztiak agertzen dira, beraz, hau ikusi ondoren, espero dut arazorik ez izatea. Dena den, aurkezpena ikusita ere, dudaren bat geratzen bazaizue, komentarioen atalean idatzi eta argitzen saiatuko naiz.