Zer da "Gelako blog"-a?

DBH1 eko Gizarteko bloga

2010/12/31

2010/12/27

Nola bilatu datu klimatikoak?

Gabonetan egin behar duzuen lanean, climatic.educaplus.org webgunean, bakoitzari tokatu zaizuen hiriko datu klimatikoak bilatu behar dituzue.
Arazorik izan ez dezazuen, hemen bialtzen dizuet datuak nola bilatu azaltzen duen aurkezpen bat.
Eman beharreko pauso guztiak agertzen dira, beraz, hau ikusi ondoren, espero dut arazorik ez izatea. Dena den, aurkezpena ikusita ere, dudaren bat geratzen bazaizue, komentarioen atalean idatzi eta argitzen saiatuko naiz.

2010/12/20

Klima aztertzen: Klimogramak


Aste honetan gelan klimogramak landuko ditugu. Dakizuenez, klimogramak leku konkretu baten urte batean izandako tenperatura eta prezipitzaioak errepresentatzeko egiten diren grafikak dira.
Nahiz eta gelan grafika hauek nola egiten diren ikasi, badaezpada, dudaren bat izan ezkero, hemen uzten dizuet klimograma bat egiteko jarraitu beharreko pausoak azaltzen dituen webgune bat:
Klimograma bat nola egin

2010/12/19

Zu ere blogari!

Eman bideoko play botoiari....
Pantaila osoan ikusteko eman beheko aldean, eskubiren dagoen ikonoari




Orain zuek ere bloga eduki interesgarriz bete dezakezue!

2010/12/04

Lurreko klimak


Gelan aipatu dugun bezala, klima eta ingurune naturalen gaiak lotura estua daukate. Gogoratzen baldin baduzue, lurralde konkretu bateko paisaian eragiten duen faktore garrantzitsuena klima da. Tenperaturak eta prezipitazio kopuruak, ingurune bateko landare eta animalia espezie konkretu batzuk agertzea baldintzatzen baitu.
Irudiaren gainean klik egin ezkero, hau hobeto ulertzen lagunduko dizuen bideo bat ikusteko aukera izango duzue.

2010/11/16

Kontinenteetan zehar: Autoebaluazio galdetegia

Gogora ezazue, taldeko lanaren barruan, bakoitzak zuen autoebaluazio galdetegia bete behar duzuela.
Ondorengo estekan klikatu ezkero, webquest-eko "ebaluazioa" atalera salto egingo duzue.
https://sites.google.com/site/kontinenteetanzehar/ebaluazioa

Bertan, bakoitzak BERE GELARI DAGOKION EBALUAZIO GALDETEGIA bete beharko du.

Zuen erantzunak irakasleok bakarrik ikus ditzakegu, beraz, lasaitasun osoz erantzun itzazue galdera guztiak.

Hori bai ZINTZOAK IZAN....

2010/11/03

Nola irudikatzen da erliebea mapa batean?

Anakel liburu elektronikoan azaltzen den bezala, egun, erliebea irudikatzeko gehien erabiltzen den sistema sestra-kurben sistema da. Itsasoaren mailatik gora, altuera berean dauden lurzoruko puntuak batzen dituzten lerroak dira.


Kurbarik gabeko inguruek tarteko altuerak irudikatzen dituzte. Behatuz gero, erraz jakin dezakegu lurra laua edo menditsua den, malda txikiak edo handiak dituen..., eta bestetik, irudikatutako edozein inguru edo objektu zein altueratan dagoen jakin dezakegu. Mapa batzuetan kolore bidez osatzen dira, eta tonu berdeek inguru baxuenak adierazten dituzte, marroiek, aldiz, garaienak. Zuria, batzuetan, elur iraunkorrak dituzten guneak adierazteko erabiltzen dira.

Klikatu irudia, ea zer gertzatzen den.....

2010/10/29

Erliebe-forma nagusiak

Zeintzuk dira erliebe forma nagusiak? Identifikatzeko gai izango zinateke?
Klika ezazu hurrengo irudia bi galdera hauek erantzuten lagunduko dizuen informazioa ikusteko.




Informazio hau lagungarri izango zaizue etxean osatu beharreko fitxa egiteko. Beraz, har itzazu minutu pare bat ikusteko!!

2010/10/27

Kontinenteetan zehar

Gelan komentatu dugu bezala, gai honetan taldeko lan bat egin beharko duzue.
Lanaren nondik norakoak ezagutzeko, kontsulta ezazue prestatu dugun webquesta hurrengo irudiaren gainean klikatuz.



Lanean hastea bakarrik falta da orain!

2010/10/22

Plaka tektonikoak eta erliebearen sorrera

Zein eragin du plaka tektonikoen mugimenduak erliebearen sorreran?
Ikus ezazue hurrengo bideoa....


Zertxobait argiago geratzen zaizue orain?

Plaken tektonika

Gelan ikusi dugun bezala, kontinenteak etengabe mugitzen ari dira. Fenomeno hori plaken tektonika deritzon teoriak azaltzen du. Ondorengo irudiaren gainean klikatu ezkero, teoria horri buruzko informazioa kontsulta dezakezue.


Zuen ezagutzak proban jarri nahi?
Hurrengo estekara jo ezkero, jarduera interaktiboak egiteko aukera daukazue...

Santillana Sarean jarduera interaktiboak

Probatzeko prest?
Ia nor den ariketa guztiak ongi egiten lehena!!

2010/10/18

Hasiera...


"Gelako blog" honentan, klasean emandako gaiekin zerikusia duten edukiak sakonduko ditugu. Bideoak, irudiak, testu interesagarriak, informazio gehigarria, albisteak, ariketa interaktiboak... aurkeztuko zaizikizue. Zuek ere parte har dezakezue, ikaskideekin zuek bilatutako gauza interesgarriak konpartituz. Horrela, denon artean, irakasgaia aberas dezakegu.

Hasteko prest?