Zer da "Gelako blog"-a?

DBH1 eko Gizarteko bloga

2011/06/02

YEMENGO GERRA GERO ETA OKERRAGO


Azken asteetan albisteak direla eta asko hitz egin dugu herrialde musulmandar askotan garatutako iraultzei buruz. Hona hemen Hector-ek Yemengo egoerari buruz aurkitu duen albistea:
Yemenen duela lau bat hilabete hasi zen gerra. Bertako jende asko Presidentea boteretik kentzeko protesta egiten hasi zen, baina honen jarraitzaileak bere defentsan irten ziren eta ondorioz gatazka hau sortu zen. Denborarekin gauzak ez doaz hobera eta aldez aurretik su-etenean zeuden zenbait talde berriz ere borrokara itzuli dira. Aurreko astetik hona 115 lagun hil dira borroketan Yemenen. Gaur arratsaldean, Zinyibar hirian,Yemengo sei soldadu hil dituzte gutxienez, bonba-auto bat lehertuta. Goizean, berriz, Yemengo poliziek eta militarrek hiru manifestari hil dituzte Taiz-en, protesta bat desegiteko asmoz tiro eginda. Beldurrak jota, herritarrak hirietatik ihesean dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario