Zer da "Gelako blog"-a?

DBH1 eko Gizarteko bloga

2011/02/17

Mubaraken dimisioa


Azken asteetan gelan hizketa gai izan dugu Egiptoko egoera politikoa, zuetako askok, gai honekin lotutako albistea aurkeztu baituzue. Manifestazioen berri eman duzue, hildakoen berri, Mubarakek botereari eusteko nahiaren berri... baina ez dugu azken berriak komentatzeko aukerarik izan. Mohak, albistea jarraitu du eta azkenean Mubarakek dimititu egin duela jakin du eta blogaren bidez zuekin komentatu nahi izan du. Zuetako askok beharbada berri telebistan entzungo zenuten, edo interneten ikusiko zenuten, baina oraindik enteratu ez zaretenontzat, hemen doa Berria egunkariak argitaratutako albistea: Mubarakek agintea utzi du

2011/02/12

Giza espeziearen eboluzioa

Gelan giza espeziearen eboluzioari buruzko zerbait argi geratu ez bazaizue egin klik irudiaren gainean eta zuen dudak argitzen lagun diezakezuen aurkezpentxo bat ikusiko duzue.
Darwinen teoria, hominizazioa, australopithecusa.... ezagun egiten zaizkizuen kontzeptuak azaltzen ditu modu laburrean

2011/02/04

Gizakiaren sorrera: Testuaren ulermena


Gelan, taldeka irakurritako testuari buruzko galdera hauek erantzun itzazue zuen koadernoan.
Eta BAI, GALDERAK KOPIATU EGIN BEHAR DIRA...

Hauek dira galderak:

1. Hiru teorietatik zein iruditzen zaizu dela errealena? Zergatik?
2. Testuan Darwinek idatzitako liburuak iraultza bat suposatu zuela esaten da. Zein zentzu dauka kasu honetan iraultza hitzak? Zergaitik uste duzu izan zela liburu hau "iraultzailea"?
3. Darwinen teoria gaur egun "itxita" dago edo berrikusten ari dira? Zergaitik?