Zer da "Gelako blog"-a?

DBH1 eko Gizarteko bloga

2011/03/29

Tutankamonen aurpegi errela.

Gorka Martinez de Lagosek ondorengo bideo hau aurkitu du sarean:

Tutankamon ezagutzeko aukera paregabea eh?

2011/03/17

Japoniako lurrikara eta tsunamia


Egun hauetan telebista, irrati eta egunkarietan albiste nagusia da Japoniako egoera. Hildakoak milaka izan dira eta 20.000 bat dira oraindik desagertuta dauden pertsonak. Lurrikara eta Tsunamiak eragindako hondamendia izugarria izan da, herri asko guztiz suntsituta geratu dira.

Ander Barreirok bidali duen esteka honetan, argazki ugari agertzen dira. Kurtsorea argazkion gainetik pasatzen baduzue, herri batzuk lehen nolakoak ziren eta orain nola geratu diren ikusteko aukera izango duzue.
Japoniako lurrikararen ondorioak

Anderrek berak esan didan bezala "INPRESIONANTEA"!!

2011/03/12

Lascaux: Bisita birtuala

Bakarkako lanari esker, denok dakizue Lascaux-eko kobazuloa non kokatzen den, baita, labar artearen adierazle garrantzitsuenetariko bat dela ere.
Lana egiten ari zela, Irene Sacedak Lascaux-eko kobazuloaren bisita birtuala egiteko aukera ematen duen webgunea aurkitu zuen:


Interesgarria eh?

2011/03/05

Caminando con cavernícolas



Hemen uzten dizuet gelan ikusitako "Caminando con cavernícolas" dokumentaleko esteka:

Guk ikusi genuena azken kapitulua izan zen, Neanderthal eta Homo Sapiens gizakien eboluzioa azaltzen duena. Niri beste hirurak ere oso interesgarriak iruditu zaizkit.

Ia zuei zer iruditzen zaizkizuen!!

2011/02/17

Mubaraken dimisioa


Azken asteetan gelan hizketa gai izan dugu Egiptoko egoera politikoa, zuetako askok, gai honekin lotutako albistea aurkeztu baituzue. Manifestazioen berri eman duzue, hildakoen berri, Mubarakek botereari eusteko nahiaren berri... baina ez dugu azken berriak komentatzeko aukerarik izan. Mohak, albistea jarraitu du eta azkenean Mubarakek dimititu egin duela jakin du eta blogaren bidez zuekin komentatu nahi izan du. Zuetako askok beharbada berri telebistan entzungo zenuten, edo interneten ikusiko zenuten, baina oraindik enteratu ez zaretenontzat, hemen doa Berria egunkariak argitaratutako albistea: Mubarakek agintea utzi du

2011/02/12

Giza espeziearen eboluzioa

Gelan giza espeziearen eboluzioari buruzko zerbait argi geratu ez bazaizue egin klik irudiaren gainean eta zuen dudak argitzen lagun diezakezuen aurkezpentxo bat ikusiko duzue.
Darwinen teoria, hominizazioa, australopithecusa.... ezagun egiten zaizkizuen kontzeptuak azaltzen ditu modu laburrean

2011/02/04

Gizakiaren sorrera: Testuaren ulermena


Gelan, taldeka irakurritako testuari buruzko galdera hauek erantzun itzazue zuen koadernoan.
Eta BAI, GALDERAK KOPIATU EGIN BEHAR DIRA...

Hauek dira galderak:

1. Hiru teorietatik zein iruditzen zaizu dela errealena? Zergatik?
2. Testuan Darwinek idatzitako liburuak iraultza bat suposatu zuela esaten da. Zein zentzu dauka kasu honetan iraultza hitzak? Zergaitik uste duzu izan zela liburu hau "iraultzailea"?
3. Darwinen teoria gaur egun "itxita" dago edo berrikusten ari dira? Zergaitik?