Zer da "Gelako blog"-a?

DBH1 eko Gizarteko bloga

2011/06/02

YEMENGO GERRA GERO ETA OKERRAGO


Azken asteetan albisteak direla eta asko hitz egin dugu herrialde musulmandar askotan garatutako iraultzei buruz. Hona hemen Hector-ek Yemengo egoerari buruz aurkitu duen albistea:
Yemenen duela lau bat hilabete hasi zen gerra. Bertako jende asko Presidentea boteretik kentzeko protesta egiten hasi zen, baina honen jarraitzaileak bere defentsan irten ziren eta ondorioz gatazka hau sortu zen. Denborarekin gauzak ez doaz hobera eta aldez aurretik su-etenean zeuden zenbait talde berriz ere borrokara itzuli dira. Aurreko astetik hona 115 lagun hil dira borroketan Yemenen. Gaur arratsaldean, Zinyibar hirian,Yemengo sei soldadu hil dituzte gutxienez, bonba-auto bat lehertuta. Goizean, berriz, Yemengo poliziek eta militarrek hiru manifestari hil dituzte Taiz-en, protesta bat desegiteko asmoz tiro eginda. Beldurrak jota, herritarrak hirietatik ihesean dira.

2011/04/09

Momifikazioa


Klasean gehienok momifikazioaren gaiaren inguruan oso interesatuta ikusi zaituztedanez, hemen uzten dizuet prozesua oso osorik azaltzen duen animazio bat.
Eg
in klik estekan eta pantailan agertzen diren pausuak jarraitu:


Ea gustukoa duzuen!

2011/03/31

Japoniako lurrikara (II)

Ane Lopez-ek azken asteotako albiste entzunenari buruzko informazio eta irudi gehiago aurkitu ditu, azalpen hau utzi du zuekin konpartitzeko:
Japoniako lurrikararen ondorioz, 10 metro inguruko tsunamia gertatu zen. Honek kalte asko ekarri ditu. Milaka hildako daude, 88.000 desagertu inguru eta ehunka zauritu.

Bizirik iraun dutenak ez daude lasai oraindik, zeren Japonian dauden 54 zentral nuklearretatik, 4 kaltetuak izan dira. Fukushimako zentrala batik bat. Eta erradiazio maila oso altuak eregistratzen ari dira. Honen ondorioz 30 km-tara ebakuatu dute gendea eta urik gabe gelditzen ari dira.
Beno, eta irudiak ikusgarriak dira (irudiak hitzaren gainean klikatu!)

2011/03/29

Tutankamonen aurpegi errela.

Gorka Martinez de Lagosek ondorengo bideo hau aurkitu du sarean:

Tutankamon ezagutzeko aukera paregabea eh?

2011/03/17

Japoniako lurrikara eta tsunamia


Egun hauetan telebista, irrati eta egunkarietan albiste nagusia da Japoniako egoera. Hildakoak milaka izan dira eta 20.000 bat dira oraindik desagertuta dauden pertsonak. Lurrikara eta Tsunamiak eragindako hondamendia izugarria izan da, herri asko guztiz suntsituta geratu dira.

Ander Barreirok bidali duen esteka honetan, argazki ugari agertzen dira. Kurtsorea argazkion gainetik pasatzen baduzue, herri batzuk lehen nolakoak ziren eta orain nola geratu diren ikusteko aukera izango duzue.
Japoniako lurrikararen ondorioak

Anderrek berak esan didan bezala "INPRESIONANTEA"!!

2011/03/12

Lascaux: Bisita birtuala

Bakarkako lanari esker, denok dakizue Lascaux-eko kobazuloa non kokatzen den, baita, labar artearen adierazle garrantzitsuenetariko bat dela ere.
Lana egiten ari zela, Irene Sacedak Lascaux-eko kobazuloaren bisita birtuala egiteko aukera ematen duen webgunea aurkitu zuen:


Interesgarria eh?

2011/03/05

Caminando con cavernícolas



Hemen uzten dizuet gelan ikusitako "Caminando con cavernícolas" dokumentaleko esteka:

Guk ikusi genuena azken kapitulua izan zen, Neanderthal eta Homo Sapiens gizakien eboluzioa azaltzen duena. Niri beste hirurak ere oso interesgarriak iruditu zaizkit.

Ia zuei zer iruditzen zaizkizuen!!