Zer da "Gelako blog"-a?

DBH1 eko Gizarteko bloga

2011/01/28

Ingurumen arazoak

Ondorengo bideoetan, ingurumen arazoei buruzko iragarki desberdinak ikus ditzakezue.


Ze hausnarketa egin dezakezue?

2011/01/21

2011/01/13

Nola utzi komentarioak gelako blogean

Zuetako askok esan didazue gelan komentarioak uzteko arazoak dituzuela.
Hurrengo aurkezpenean pausuz pausu azaltzen dan nola egin.

Orain ez daukazue aitzakiarik!

2011/01/08

Nola erantsi artxibo bat gmaileko mezu baten

Gelan komentatu nizuen bezala, posible da gabonetan egin beharreko lana posta elektronikoz bidaltzea.
Horretarako egin klik ondorengo estekaren gainean eta pausu guztiak azaltzen dituen aurkezpena ikus ezazue.
Nola erantsi artxibo bat gmaileko mezu batean
Hori bai, kontuan izan zuek egindako bakarkako lana gelan taldeko lan bihurtuko dela eta beraz, lanaren kopia bat edo zirriborro bat eraman beharko duzuela gelara, lanean bildutako informazioa zuen taldekideei azaldu beharko diezue eta!

Munduko landaredia

Gelan, binaka egindako lanetan, munduko ingurune naturaletako landaredia deskribatu behar izan duzue. Baina, gai al zarete, deskribatutakoa identifikatzeko?
Irudiaren gainean klik eginez, paisaia natural desberdinen argazkiak aurkituko dituzue. Irudiak ikusiz, errazagoa egingo zaizue, tundra, taiga, oihan tropikala... identifikatzea eta desberdintzea.

Argiago geratzen da?